Adimen lehiakorrari buruzko ADEGiren lehenengo buletina: adimen lehiakorra ezartzearen onurak eta erronkak
Adimen lehiakorrari buruzko ADEGiren lehenengo buletina: adimen lehiakorra ezartzearen onurak eta erronkak
19.05.2016
Jarduera horiek, ordea, modu informalean egiten dira batez ere; ez dira sistematikoki egiten, ez dituzte tresna egokiak erabiltzen, ez dute bat egiten estrategiarekin, eta erabakiak hartzeko orduan adimen lehiakorraren emaitzak aplikatzeko ohiturarik ez dago. Horren ondorioz, enpresek, eta batez ere ETE-ek, zailtasunak izaten dituzte beren estrategia lantzeko, eta, beraz, arriskuan jartzen dute etorkizunean izan dezaketen lehiakortasuna.
Dokumentu hau, Adimen lehiakorrari buruzko lehenengo buletina (2.76 MB), ADEGIren adimen lehiakorrari buruzko proiektuaren parte da. ADEGI Gipuzkoako enpresa-talde batekin eta Tecnaliarekin batera ari da garatzen proiektua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren lankidetzarekin.
Lehenengo buletin honetan, alderdi hauek berrikusten dira, besteak beste: adimen lehiakorreko kontzeptuak, haren diseinuaren faseak, antolatzeko moduak, pertsonen zereginak eta zaintza-plana.
Jatorria: ADEGI
Jatorri-data: 27.04.2016