Berriak

Atzealdea

Petronor eta Tecnaliak lan- segurtasunerako sistema aurreratu bat garatu dute

Petronor eta Tecnaliak lan- segurtasunerako sistema aurreratu bat garatu dute

12.02.2016

Imagen Listado Noticia

Hidrokarburoen Petronor konpainiak, Tecnalia korporazio teknologikoaren lankidetzarekin, langileen segurtasunaren monitorizazio sistema aurreratu bat garatu du, teknologiaren transferentzia babesteko, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 programak aukeratutakoa, hain zuzen ere.

Garapena, instalakuntzetako murriztutako zenbait lekutara sartzen diren langileek soinean eramango duten pertsonalizatutako eskumuturreko batzuetan oinarritzen da eta kontrol sistemari, espazio bakoitzean lanak betetzen ari diren pertsonak detektatzeko aukera eskaintzen dio.

Sistema honen bitartez, langileentzako arrisku handien suposatzen duten mugatutako lekuetan biltzen diren pertsona- kopuruaren jarraipena egin daiteke, baita larrialdi egoera edo ebakuazio baten bitartean langile horiek instalakuntzak utzi dutela bermatzeko ere.

Pertsonalaren geolokalizazio- gailu hau erabilgarria da erabat, findegi plantetan egin ohi diren mantentze- geldialdietarako, izan ere 2.000 pertsonetatik gora biltzen baitira une berean ikuskaritza, garbiketa edo ekipamenduak martxa jartzeko lanetarako, eta funtsezkoa da pertsona bakoitzaren kokapena kontrolatzeko.

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 31.01.2016


Berri bilatzailea