Atzealdea
Elektrizitatea biltegiratu dezakeen paper berezi bat
Elektrizitatea biltegiratu dezakeen paper berezi bat
18.12.2015
15 cm-ko diametroa eta milimetro-hamarren gutxi batzuetako lodiera duen orri moduko bat da, 1 farad-eraino biltegiratu dezakeena; gaur egun, merkatuko superkondentsadoreek biltegiratzen dutena, alegia. Suediako Linköping Unibertsitateko Xavier Crispinen nazioarteko taldeak garatu du materiala, eta ehunka aldiz kargatu daiteke. Kargatzeko, segundo gutxi batzuk baino ez ditu behar.
Pixka bat plastifikatua dagoen paper baten antzeko itxura eta testura ditu.
Jatorria: Noticias de la Ciencia
Jatorri-data: 05.12.2015