Atzealdea
Otisek eguzki-energiarekin dabilen Espainiako lehen igogailua merkaturatu du
Otisek eguzki-energiarekin dabilen Espainiako lehen igogailua merkaturatu du
10.12.2015
Zardoya Otisek diseinatu du, eta martxan jarri, eguzki-energiarekin dabilen Espainiako lehen igogailua, munduko lehenetakoa. Igogailua energia % 100 garbiarekin dabil, zeina igogailuari konektatutako eguzki-panel fotovoltaiko batzuek sortzen baitute. Metagailu-sistema bati esker, igogailuak kargatua jaistean nahiz hutsik igotzean sortzen duen energia ere metatzen du, eta, hala, erabateko autonomia lortzen da sare elektrikoarekiko. Gainera, 220 V-eko korronte monofasikoarekin ere ibil daiteke.
Espainiako ingeniariek diseinatua eta Espainian ekoitzia, egunero 45 bat igogailu ekoizten dira Otisen zentroan, Leganésen.
Jatorria: Construible
Jatorri-data: 30.11.2015