Gobernuak plan berri bat du sektore eolikoari beste bultzada bat emateko
Gobernuak plan berri bat du sektore eolikoari beste bultzada bat emateko
29.10.2015
Planak neurri jakin batzuk ditu, sektore eolikoaren eta Gobernuaren artean adostutakoak, barne-merkatua dinamizatzeko, esportatzeko ahalmena eta nazioarteko presentzia areagotzeko eta I+G+Ba sustatzeko. Plana 15 neurrik osatzen dute, eta hiru ardatz nagusitan daude multzokatuta: garapen industrialeko neurriak, esportazioak eta nazioarteko agerpena bultzatzeko neurriak eta I+G+Ba sustatzeko neurriak. Besteak beste, neurri hauek proposatu dira: berrindustrializazio- eta lehiakortasun-programak babestea, portuko tasak murriztea eta logistika optimizatzea, parke zaharretako aerosorgailuen bizitza luzatzea edo haiek ordeztea, beste herrialde batzuetako lizitazioetan industriari laguntzea, muga-zergak desagerrarazteko hitzarmen komertzialak sustatzea eta PRIE zigilua duten proiektuei lehentasuna ematea.
Javier Monforte
Jatorria: Energetica21
Jatorri-data: 14.10.2015