Etorkizuneko autoaren materialak made in Spain: birziklagarriak eta adimendunak
Etorkizuneko autoaren materialak made in Spain: birziklagarriak eta adimendunak
30.08.2016
Industriaren batean hitz egin badaiteke teknologia futuristez tontokeriak esateko beldurrik gabe, industria hori automobilgintza da. Eta, sektore horretan, Europako bost osagai-fabrikatzaile onenen artean dago Espainia. Automobil elektrikoaz eta auto elektrikoaz hitz egiten da etengabe. Baina haiek berez dituzten mugak aipatzen dira gehienbat. Auto elektrikoaren kasuan, adibidez, autonomia, kargatze-denbora eta prezioa. Eta istripuak. Horregatik, zentro teknologikoak eta enpresa espezializatuak gaur egungo autoa hobetzeko ahaleginetan ari dira buru-belarri. Batez ere, materialei, eraginkortasunari eta ingurumena babesteari begira. Horien adibide dira Biofibrocar eta Ecoplast proiektuak. Biofibrocar proiektuan, Pertex enpresa ehun biodegradagarriak garatzen ari da auto-barrualdeetarako. Ecoplast proiektuan, berriz, Nanobiomatters eta Grupo Antolin enpresak iturri berriztagarrietatik lortutako materialetan oinarritu dira ibilgailuen barrualdeko plastikozko piezak egiteko. Materialen berrerabilera, ordea, ez da etorkizuneko ibilgailuetan “epe laburrera” ikusten den joera bakarra. Aimplas-eko automobilgintza-arduradun Rosalía Guerraren arabera, pertsonalizazioa izango da industriaren beste ezaugarri garrantzitsu bat.
Jatorria: El Mundo
Jatorri-data: 24.07.2016