Polietilenoaren prezioek gorantz jarraituko dute ekainean, eta hornikuntza-zailtasunek bere horretan jarraituko dute
Polietilenoaren prezioek gorantz jarraituko dute ekainean, eta hornikuntza-zailtasunek bere horretan jarraituko dute
08.06.2015
Aurreikuspenen arabera, polietilenoa nabarmen garestituko da berriro ere, eta, ekoizleren batek bere tarifak 100 €/Tm igotzea proposatu badu ere, uste da igoera ez dela maiatzekoa bezain handia izango.
Eraldatzaile baten esanetan, arazoa ez da prezioa, hornikuntza baizik. Hala ere, jarraian adierazi du kezkatuta dagoela polietilenoaren prezioak izugarri jaits daitezkeelako merkatua normaltzen denean. Hori gertatuko balitz, eraldatzaileek ezingo lukete guztiz islatu beren tarifetan polimeroaren kostuaren igoera handia -martxotik ari dira hori jasaten-.
Martxotik maiatzera bitartean, polietilenoa ia % 45 garestitu da, eta Europako spot merkatuan dentsitate baxuko polietilenoaren kotizazioa ia % 60 igo da urtarril-bukaeratik. Orduan, 1.050 €/Tm-an saltzen zen (entregatu gabe), eta, ekaineko lehenengo astean, 1.700 €/Tm-an ere erosi da; maiatzeko bigarren hamabostaldian, ordea, ez zen onartzen prezio hori.
Polietileno gutxiago egotearen arrazoia dentsitate baxuko polietileno lineal metalozenikoaren eskaria da; izan ere, maiatzean 200 €/Tm garestitu zen, eta baliteke ekainean beste 150 €/Tm garestitzea. Oro har, udaberria hasi zenetik, arazo handiak daude dentsitate baxuko polietileno lineala hornitzeko. Hasieran, zailtasun handienak polietileno lineal butenoarenak ziren, baina, azkenean, maila guztietara hedatu dira.
Jatorria: http://www.plasticosycaucho.com