Pizza-banatzaile robotak iritsi dira Zeelanda berrira
Pizza-banatzaile robotak iritsi dira Zeelanda berrira
29.03.2016
Domino´s Pizza enpresa Zeelanda Berriko Gobernuarekin negoziatzen ari da, pizzak etxeetara banatzeko bere robot autonomoak probatzen hasteko. DRU izeneko ibilgailuek pizzak eta edariak eramateko konpartimentuak dituzte, eta GPSa erabiltzen dute hirian ibiltzeko eta bezeroen etxeetara iristeko, gehienez ere, 18 km/h abiaduran.
Zeelanda Berriko garraio-ministro Simon Bridges-ek jakinarazpen batean azpimarratu du bere herria hautatzeak erakusten duela Zeelanda Berriak esparru egokiak dituela berrikuntzak erakartzeko. Halaber, ministroak gogorarazi du Exekutiboak azken urtean aireko ibilgailu autonomoak erabiltzeko araudia onartu duela eta gidaririk gabeko ibilgailuen legeak berrikusi dituela.
Jatorria: Diario Vasco
Jatorri-data: 16.03.2016