Berriak

Atzealdea

Espainiako esportazioak %5,5 hazi dira eta defizitak %6,1 egingo du behera uztailera arte

Espainiako esportazioak %5,5 hazi dira eta defizitak %6,1 egingo du behera uztailera arte

02.10.2015

2015eko urtarriletik uztailera bitartean, merkantzien esportazioek %5,5 egin dute gora Espainian, aurreko urtean denbora tarte berean eduki zuten gorakadaren aldean (2014ko aldi berean izan ziren esportazioen ehunekoa, %1,6, baino 3,9 puntu gehiago) eta 148.630,8 milioi euro egin zuten guztira. Espainiatik atzerrira egindako salmentak, berriro ere, urteko handienak izan dira, urtarriletik uztailera bitarteko aldian, serie historikoa hasi zenetik (1971). Benetako aldaketa pixka bat txikiagoa izan zen, %4,3, esportazioen prezioek %1,2 egin baitzuten gora, Unitate Balioaren Indizeen arabera kalkulatuta.

Emaitza metatuak, Espainiarako, Europar Batasuneko emaitzen ildotik doaz (%5,4) eta eurogunekoen gainetik (%4,9). Herrialdeka konparatuta, EBko ekonomien artean, bakarrik Alemaniak gainditzen ditu Espainiako emaitzak, eta horiek Italian erregistratutakoak (%5,2), Frantzian erregistratutakoak (%4,7) eta Erresuma Batukoak (%-2,0) baino handiagoak dira. EBtik kanpo, Japoniako hazkunde metatua (%7,8), Estatu Batuetako a %,4ko jaitsieraren oso bestelakoa da.

Jatorria: ICEX

Jatorri-data: 29.09.2015


Berri bilatzailea