Bibrazioa, kontsumo txikiko gailu elektronikoetarako energia-iturria
Bibrazioa, kontsumo txikiko gailu elektronikoetarako energia-iturria
06.11.2015
Hau adierazi du Ortizek: "gailuen etengabeko autoelikaduraren bidez, alternatiba bat eskaini nahi da baterien erabilera-denbora luzatzeko eta, batzuetan, baita haiek ordezkatzeko ere. Hortik sortu zen, duela 10-12 urte, teknologia horiek garatzeko mugimendu hau, eta teknologiok kontsumo txikiko gailu elektroniko eramangarri askotan, batez ere sentsoreetan, ari dira aplikatzen, bai eta inplante biologikoetan ere. Smartphoneetatik gertu dauden WiFi bideratzaileek igortzen duten energia erradioelektrikoa baliatuz bateriak kargatzea lortzeko ikerketa areagotzen ari da azken aldi honetan.
Kasu honetan, inguruneko bibrazio-energia biltzeko edo eskuratzeko zirkuitu elektronikoak ikertu dira; zehazki, bibrazioa jasaten duten transduktore piezoelektrikoak erabiltzen dituzten zirkuituak.
Jatorria: Noticias de la Ciencia
Jatorri-data: 19.10.2015