Altzairuaren munduko produkzioa %2,8 egin zuen behera 2015ean
Altzairuaren munduko produkzioa %2,8 egin zuen behera 2015ean
05.02.2016
2015ean, 1.622,8 milioi tona (Mt) altzairu ekoitzi ziren munduan, 2014ko ekoizpenaren aldean %2,8 gutxiago, alegia, Altzairuaren Munduko Elkarteak (World Steel Association-Worldsteel) emandako datuen arabera,; izan ere, datuok ekoizpenaren jaitsiera aurreikusten dute 2015erako eskualde guztietan, Ozeanian izan ezik.
2015ean, Europar Batasunak 166,2 Mt altzairu ekoitzi zituen; horrek erakusten du ekoizpenak %1,8 egin duela behera 2014ko ekoizpenarekin alderatuta. Herrialdeka, jaitsierak erregistratu dira Alemanian 42,7 Mt altzairurekin (%-0,6) ; Italian 22 Mt-rekin (%-7,1) ; eta Frantzian 15 Mt-rekin (%-7,2). Espainian, berriz, altzairuaren ekoizpenak gora egin zuen 14,9 Mt-raino, 2014ko ekoizpenarekin alderatuta %4 handituta.
Jatorria: Metales y metalurgia
Jatorri-data: 25.01.2016