Munduko altzairu ekoizpenak behera egin du berriro ere uztailean, Worldsteelen arabera
Munduko altzairu ekoizpenak behera egin du berriro ere uztailean, Worldsteelen arabera
02.10.2015
Txinan, 65,8 Mt altzairu ekoitzi zen uztailean. 2014an, hil berean, ekoitzi zutena baino %4,6 gutxiago da hori. Asiako beste alde batzuetan, Japoniak 8,8 Mt altzairu ekoitzi zitun, aurreko urteko uztailean baino %4,9 altzairu gutxiago, eta Indiak, berriz, %1,2 gehiago, 7,7 Mt altzairu ekoitzi zituen eta.
Europar Batasunean, Alemaniak 3,6 Mt altzairu landugabe ekoitzi zituen uztailean. Horrekin, %4,7 ko hazkundea erregistratu zuen 2014ko uztaileko datuekin alderatuta. Turkian, berriz, altzairu ekoizpena %10,4 uzkurtu zen uztailean, 2,5 Mt altzairu ekoitzi baitzen bertan.
Errusiak, berriz, 6Mt altzairu ekoitzi zituen uztailean, hau da, pasa den urteko uztailean baino %2,8 gutxiago. Ukrainiako kasuan ere altzairu ekoizpenaren jaitsiera erregistratu zen. Izan ere, Worldsteelek jasotako azken datuen arabera, uztailean 1,9 Mt-ko altzairu ekoitzi ziren Ukarinian, altzairu ekoizpenak %24,1 behera eginda.
Estatu Batuetan, berriz, 7 Mt altzairu ekoitzi ziren uztailean. Hau da, ekoizpenak berriro behera egin zuzen, %9,1, aurreko urteko uztailarekin alderatuta. Brasilen kasuan ere ekoizpenak behera egin zuen. Han, zehazki, 2,9 Mt-ko bolumena ekoitzi zen, %3,1 behera eginda.
Erdialdeko Ekialdean, Iran dugu, non aurtengo uztailean 1,3 Mt altzairu ekoitzi ziren, 2014ko hil berean ekoitzi zena baino %1,3 gutxiago, alegia.
Jatorria: Metales y Metalurgia
Jatorri-data: 23.09.2015