Atzealdea
EAEko industriak iazko fakturazio- eta eskaera-zifra berak ditu aurten
EAEko industriak iazko fakturazio- eta eskaera-zifra berak ditu aurten
29.09.2016
EAEko industriaren fakturazioko zifrak eta eskaera berrienak orain bitartean ez dira asko aldatu 2015ekoekin alderatuta. Hala adierazi zuten Estatistika Institutu Nazionalak (INE) 2016ko lehen zazpi hilabeteei buruz atzo argitaratutako azken datuek. Joan den uztailera arte, EAEko industriaren negozio-zifra ez zen aldatu. Espainian, ordea, oro har % 1,4 jaitsi da. Erkidego hauetan izan da jaitsierarik handiena: Murtzia (-% 10), Andaluzia (-% 8) eta Asturias (-% 7,9). Gaztela eta Leonen, berriz, % 14 igo zen.
Uztailean, EAEko industriaren fakturazioa % 8,5 jaitsi zen aurreko urtearekin alderatuta; Espainian baino pixka bat gutxiago (% 9,3).
Jatorria: Expansión
Jatorri-data: 20.09.2016