Berriak

Atzealdea

Italiako makina-erreminten industria guztiz suspertuta 2015ean

Italiako makina-erreminten industria guztiz suspertuta 2015ean

15.01.2016

2015eko ekitaldiaren itxiera oso ona izan da Italiako makina-erreminten industriarako, ia adierazle ekonomiko nagusi guztietan bi zifrako igoerak erregistratu dira-eta. 2016rako itxaropenak ere onak dira, joera onarekin jarraitzea aurreikusten baita. Hau da Ucimi – Sistemi Per Produrre erakundeko buru Luigi Galdabinik abenduaren 15ean, erakundearen urte amaierako prentsaurrekoan, azaldutako eszenatokia.

Italiako Makina-erreminta, Robot eta Automatizazioen Fabrikatzaileen Elkartearen Azterketa Departamentuan prozesatutako aurretiazko zifrak oinarri hartuta, 2015ean sektorearen produkzioak gora egin zuen Italian, 5.430 milioi euro ere produzituta, hau da, aurreko urtean baino %12,2 gehiago. 2014an inbertsioak suspertzen hasi ziren eta horren lekuko da Italiako merkatuan fabrikatzaileen esportazioek eta bidalketek izan duten joera positiboa, zeinak aipatu dugun emaitzan eragin baitu.

Jatorria: Izaro

Jatorri-data: 04.01.2016


Berri bilatzailea