Atzealdea
Diesel bidegurutzea
Diesel bidegurutzea
06.11.2015
Diesel ibilgailuen gainean eta Volkswagenekin piztu den eskandaluaren inplikazioen gainean Roland Bergerrek egindako analisia. Espero da dieselak automobilgintzaren zutabe izaten jarraitzea Europan; izan ere, bestela ezin izango dira lortu Europar Batasunak igorpenei dagokienez proposatutako helburuak (RDE - Real Driving Emisions). Kontua da, gainera, diesel merkatua batez ere Europan dela, non diesela gasolina baino gehiago saltzen den (%53-47), eta beste merkatu handi batzuetan, berriz, AEBetan, Txinan, Japonian edo Brasilen, bigarren mailakoa da eta ez du %3 gainditzen. Espero da sortu den eztabaidarekin berrikuntza bultzatzea propultsio sistemetan eta gasolinazko motor txikiagoen erabilera handitzea. Roland Bergerrek hiru eszenatoki markatzen ditu dieselerako Europan, eszenatokirik positiboena izanik %53ari eusten diona eta txarrena, berriz, 2039ean %10era arte jaistea planteatzen duena.Jatorria: Roland Berger
Jatorri-data: 14.10.2015