Espainiako ekipamenduen eta osagaien industria sendotuta
Espainiako ekipamenduen eta osagaien industria sendotuta
13.11.2015
Sektore hau ibilgailuen fabrikatzaileen sektorearen bultzadarekin batera hazi da eta oso ekosistema askotarikoa osatu du, besteak beste, ekipamendu, modulu, sistema, azpimultzoen garapen, pieza elementalen eta materialen prozesamenduaren arloetako hainbat segmentutan zentratutako enpresa sare batean.
Espainiako ekipamenduen eta osagaien industriak, izan duen bilakaeraren eraginez, ezaugarri espezifiko batzuk garatu ditu, eta horrek aztergai interesgarri bihurtu du. Hona hemen bereziki nabarmentzeko moduko alderdi batzuk: bertako kapitalaren eta erabakitze autonomiaren nagusitasun erlatiboa, beste sektore industrial batzuen aldean; gure industria nazionalaren globalizazio eta internazionalizazio prozesuan hartzen ari den garrantzia, zeina gero eta handiagoa baita; enpresen heterogeneotasun oparoak bultzatzen duen produktu eta merkatu dibertsifikazioa, tamainari, produktuari, balio katean hartzen duen rolari eta globalizazio mailari dagokienez, eta bere bultzada berritzaile endogenoa, ibilgailu fabrikatzaileek izan dituzten merkatu beharrekin bat egiten duena.
Jatorria: Deloitte
Jatorri-data: 08.09.2015