Berriak

Atzealdea

Bidasoko Garapen Agentziak tailerrak antolatu ditu, adimen lehiakorra eskualdeko enpresetara gerturatzeko eta hari buruz sentsibilizatzeko

Bidasoko Garapen Agentziak tailerrak antolatu ditu, adimen lehiakorra eskualdeko enpresetara gerturatzeko eta hari buruz sentsibilizatzeko

25.05.2016

Imagen Listado Noticia

Proiektua aurkeztu eta gero (urtarrilaren amaieran), Bidasoko Garapen Agentziak datu-bilketa bat egin du (kontrol-zerrenda) eta hiru tailer egin ditu otsailean, martxoan eta apirilean. Azken tailer bat egingo du, ondorioena, ekainaren 14an.

Tailerrak egiteko, IK4 Aliantzako zentro teknologikoek parte hartuko dute (Lortek, Tekniker eta Ideko). Adimen lehiakorra gerturatzea eta hari buruz sentsibilizatzea da tailerren helburua. Ikuspegi orokor batetik abiatuko dira, eta ikuspegi zehatz eta xehatu bateraino iritsiko dira, adibide praktikoen bidez.

Enpresek adierazitako beharretara egokituz joan dira tailerretako prozesua eta edukia, eta landu beharreko gaiak aukeratzeko enpresen iradokizunak eta zentro teknologikoek dituzten beharren azterketa izan dituzte kontuan.

Guztira, Bidasoa eskualdeko hainbat jarduera-sektoretako 20 enpresa eta erakundek parte hartu dute, eta gehienek produktu propioa dute.

 

 

Jatorria: Adimen Lehiakorra

Jatorri-data: 18.05.2016


Berri bilatzailea