Berriak

Atzealdea

Gipuzkoako itsas hondakinak balorizatuko dituzte EHUko zenbait ikertzailek

Gipuzkoako itsas hondakinak balorizatuko dituzte EHUko zenbait ikertzailek

19.10.2016

Ekonomia zirkularraren printzipioekin bat datorren plastikoen ikuspegi berri bat dakar ikerketa-lerro horrek. Ikertzaileek diotenez, irizpide hau du oinarri ikuspegi berriak: “Ondare naturala zaintzea eta hobetzea, izakin mugatuak kontrolatuz eta baliabide berriztagarrien fluxuak orekatuz”. 

Taldearen ikerketak garrantzi berezia ematen dio azpiproduktu edo hondakin industrialak baliabide material zein energetikoen erabilera murrizten duten prozesuen bidez balorizatzeari, produktu lehiakorrak eta jasangarriak lortzea dela helburu betiere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duen proiektu batean ari da Biomat. Gipuzkoako kostaldeko hondakinak lehengai gisa erabiltzen dituzte proiektu horretan, proteinak eta polisakaridoak lortzeko (zelulosa eta kitina).

Jatorria: Diario Vasco

Jatorri-data: 28.09.2016


Berri bilatzailea