Berriak

Atzealdea

Edozein leiho adimendun bihurtzen duen material berritzailea

Edozein leiho adimendun bihurtzen duen material berritzailea

07.09.2016

Imagen Listado Noticia

Texasko Unibertsitateko ikertzaile batzuek edozein leiho “adimendun” bihurtzeko gai den material malgu berri bat asmatu dute.

Berrikuntzaren oinarria hau da: material adimendun berria plastiko bihurtzeko tenperatura baxuko prozesu berri bat. Zuzenean kristalaren gainean ekoizten diren ohiko estaldurak baino errazagoa eta merkeagoa da aplikazio hori.

Gailu elektrokromiko malgu bat garatu du taldeak. Gailu horrek, karga elektriko txiki batekin, materiala argitu edo ilundu dezake, eta beroa sortzen duen gertuko infragorriaren erradiazioaren transmisioa kontrolatu. Leiho horiekin, etxeek eta negozioek hozkuntza- eta berokuntza-fakturetan aurreztuko lukete.

Jatorri-data: 22.08.2016


Berri bilatzailea