Berriak

Atzealdea

Etorkizun hobe batera joateko berrikuntza eta zaintza teknologikoa

Etorkizun hobe batera joateko berrikuntza eta zaintza teknologikoa

27.05.2015

Imagen Listado Noticia

UNE 166006:2006 arauaren arabera, zaintza teknologikoa etengabeko aukeratze-prozesu antolatu bat da, eta haren zeregina da kanpotik eta erakundetik bertatik zientziari eta teknologiari buruzko informazioa biltzea, hautatzea, aztertzea, zabaltzea eta jakinaraztea, eta, azkenean, ezagutza bihurtzea, erabakiak arrisku txikiagoarekin har daitezen eta aldaketei aurrea har dakien. Zaintza teknologikoaren sistema enpresako berrikuntza-zuzendariaren ardura da, eta haren zeregina da bere lehia-inguruneari buruzko informazioa lortzea eta jakinaraztea. Are gehiago esango nuke: gaur egun, zuzeneko sektoreez harago begiratu behar da. Horrek oso harreman zuzena du muga-testuinguruak sortzen dituzten diziplinen, sektoreen, funtzioen eta kulturen arteko elkarguneetan berrikuntzak lotzearekin eta sortzearekin. Jarraian, berrikuntza-zuzendariak informazioa antolatu behar du teknika analitikoak eta sormenezkoak erabiliz. Hori lagungarria izango da puntu itsuak identifikatzeko, oztopo izan baitaitezke aukerak ikusteko eta negozio berriak sortzeko eta zuzentzeko, eta, hortaz, enpresaren estrategia elikatzeko. Hori guztia egiteko, berrikuntza-arduradunak metodologia eta teknika hauek erabil ditzake, besteak beste: roadmapping-a, agertokiak eta Delphi metodoa.

Jatorria: Blog - Cinco Días

Jatorri-data: 24.05.2015


Berri bilatzailea