Berriak

Atzealdea

3D inprimaketa, automobilgintzan kustomizatzeko

3D inprimaketa, automobilgintzan kustomizatzeko

08.08.2016

Imagen Listado Noticia

Stratasys enpresak gehikuntzako fabrikazioko eta 3D inprimaketako soluzioak ematen ditu, eta jakinarazi du automobilgintzako Daihatsu Motor Co Ltd enpresa dela azken erabilerako piezak masiboki pertsonalizatzeko 3D inprimaketa erabiltzen duen lehen enpresatako bat eta, hori egiteko, lankidetzan jardun duela Stratasys berarekin eta tokiko diseinatzaile garrantzitsuekin.

Azken hiru urteetan, gero eta alor gehiagotara zabaldu da 3D inprimaketa: prototipoak sortzeko erabiltzetik fabrikako tresnak sortzeko ere erabiltzera igaro da. Fabrikazio-serie txikiak ekoizteko erabiltzen da 3D inprimaketa gaur egun, eta asmoa da kontsumo-produktuak era masiboan pertsonalizatzeko ere erabiltzea.

Jatorria: Mundoplats

Jatorri-data: 14.07.2016


Berri bilatzailea