Robot humanoideak ezarri dituzte, haurrei errehabilitazio-terapietan laguntzeko
Robot humanoideak ezarri dituzte, haurrei errehabilitazio-terapietan laguntzeko
12.05.2016
Hiru funtzio betetzeko programatu da NAO: motibatzea, erakustea eta irakastea. Lehenengo zereginean, robotak ahozko estilumuak eta pizgarriak erabiltzen ditu, terapia-amaierarako ordainsari batzuk aginduz. Bigarrena funtziorik praktikoena da. Eragiketak egin aurretik, eragiketa bakoitza haurraren aurrean deskribatzen eta aurkezten du, eta, gero, berarekin batera egiteko eskatzen dio haurrari. Irakaslearen paperean, berriz, joko moduan egiteko jarduerak proposatzen dizkio. Mugimenduen jarraipen bat egiten du NAOk, teknikari buruzko aholkuak ematen ditu, eta keinu eta hitzekin adore ematen du.
Oraindik proiektua garatzen ari diren arren, orain arte emaitza harrigarriak eta eraginkorrak lortu dituzte pazienteekin modu esperimentalean martxan jarri dutenean.
Jatorria: Tendencias21
Jatorri-data: 18.04.2016