Iberdrolak akordio bat izenpetu du Yingli Solarrekin
Iberdrolak akordio bat izenpetu du Yingli Solarrekin
12.02.2016
Duela gutxi Iberdrolak akordio bat izenpetu du Yingli Solarrekin Madrilen dituen bulegoetan, haren Smart Solar soluzioarekin bere bezeroen artean energia fotovoltaikoa sustatzeko eta garatzeko helburuarekin. Konpainia elektrikoak enpresa hori aukeratu du, eguzki panelen fabrikatzailenagusietako bat delako munduan, hala adierazi diote erredakzioari Iberdrolaren iturriek.
Horrez gain, “enpresa horren negozio ereduak eguzki teknologiko fotovoltaikoaren balio kate osoa estaltzen du, hau da, osagaien fabrikazioaz arduratzen da, osagaiak muntatzen diren arte, eta prozesuaren beste zati batzuetatik ere pasatuta. Txinan du jatorria, baina 60 milioi eguzki panel baino gehiago banatu ditu munduko 90etik gora herrialdetan; beraz, esperientzia zabala du”, azaldu dute konpainiakoek.
Jatorria: C de Comunicación
Jatorri-data: 03.02.2016