Berriak

Atzealdea

Start upei patenteak oparitzeko programa bat merkaturatu du Googlek

Start upei patenteak oparitzeko programa bat merkaturatu du Googlek

01.10.2015

Mountain Viewko multinazionalak duela gutxi iragarri du enpresa berriei eta startupei zuzendutako programa bat jarri duela martxan. Programa horren bidez, organikoak ez diren bi patente-familia oparituko ditu, gehienez, eta eskaintza potentzialak egingo ditu, etorkizunean bere patenteak saltzeko.

Programak baldintza batzuk jarri ditu parte hartu nahi duten startupentzat: Lehenengoa, LOT Networki atxikitzea. Lizentzia gurutzatuez arduratzen den enpresa bat da, eta, besteak beste, Canon, Dropbox eta SAP enpresek parte hartzen dute. Bestetik, Googleren programa hori aukeratuko diren lehen 50 startupentzat bakarrik egongo da erabilgarri. Gainera, enpresa horiek 2014an 500.000 eta 20 milioi dolar bitarteko irabaziak izan behar dituzte.

Horrez gain, Googlek startup ei debekatu egingo die haiei interesatzen zaizkien patenteak aukeratzea.

 

Jatorri-data: 17.09.2015


Berri bilatzailea