Berriak

Atzealdea

GKNk Fokker erosi du 706 milioi euroren truke

GKNk Fokker erosi du 706 milioi euroren truke

07.09.2015

Imagen Listado Noticia

Aginte eskumendunek ohikoak diren beharrezko baimenen zain daudela, GKN eta Arle Capital enpresek adostu dute Fokker Technologies, Arle Capital enpresaren filiala, GKNren eskuetara igarotzea, GKNk 706 milioi euroren truke erosita.

1996ko porrotaren ostean,  Fokkerren itxi ez ziren aktiboak eta dibisioak, funtsean Fokker hegazkinen mantentze lanez eta modernizazioaz eta enpresak jabetzan eduki eta aerolineei alokatzen zizkien hegazkinen salmentaz arduratzen ziren dibisioak , Stork Aerospacek  hartu zituen bere gain, eta 2011n Stork Aerospacek izenez aldatu eta Fokker technologies bihurtu zen.

Gaur egun enpresa lau dibisioz osatuta dago: Fokker aeroegiturak; Fokker lurreratze trenak; Fokker Elmo eta Fokker Zerbitzuak. Gainera, SABCA Société Anonyme Belge de Constructions Aéronautiques elkarteko akzioduna da, enpresa belgikarra horren kapitala sozialaren %43,57 bere jabetzakoa izanik.

GKN enpresa britainiarrak adierazi duenez, erosketa horrekin konpainiak duen posizio globala indartuko da, eta aeroegituren 2. hornitzailea izatera pasatuko da eta kable elektrikoak jartzeko sistemen 3.  hornitzailea; aldi berean, Txinan, Indian, Mexikon eta Turkian presentzia zabalagoa izatea lortuko du.

Jatorria: Fly News

Jatorri-data: 28.07.2015


Berri bilatzailea