Atzealdea
Gipuzkoa enpresa berrien iraupenagatik nabarmentzen da
Gipuzkoa enpresa berrien iraupenagatik nabarmentzen da
14.07.2016
Gipuzkoa ekintzailetzaren alorrean nabarmentzen da sortzen diren enpresek bizirik jarraitzen dutelako, baina negozio propioa irekitzeko erabakia hartzen duten pertsonak falta ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen txosten baten ondorio nagusietako bat da. Gipuzkoako ekintzailetza-fenomenoa aztertzen du txosten horrek, alderdi kuantitatiboak nahiz kualitatiboak kontuan hartuz.
Gipuzkoako ekintzailetza-indizea % 5,1 da. EAEko batez bestekoa baino 1,7 puntu gorago dago, baina estatukoa (% 5,7) baino pixka bat beherago eta Europakotik (% 7,5) nahiko urrun.
Jatorria: Noticias de Gipuzkoa
Jatorri-data: 30.06.2016