Berrikuntza handiko Europako eskualdetzat jo da Euskadi
Berrikuntza handiko Europako eskualdetzat jo da Euskadi
17.11.2016
Innobasque-k 2016ko Berrikuntza txostena aurkeztu du, 2005-2014 denboraldirako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren (ZTBES) analisi konparatibo bat.
Analisi horrek hautemate-analisi batekin uztartzen ditu ikerketa estatistiko eta makroekonomikoak: Basque Innovation Perception-ekin (BIP).
Lan horrek erakusten du eskualdeko berrikuntza-polo bat dela Euskadi. Hala deritzo Europako Batzordeak, berrikuntza moderatuko herrialdeetan dauden berrikuntza handiko Europako lau eskualdeetako bat baita. Euskadiz gain, Italiako Piamonte eta Friuli-Venezia Julia eta Eslovakiako Bratislava dira besteak.
Enpresei, bereziki enpresa txiki eta ertainei, berrikuntzan eman zaien bultzadaren garrantzia ere azpimarratzen du txostenak.
Jatorria: Euskadi Tecnologia
Jatorri-data: 06.11.2016