Berriak

Atzealdea

Autoetan LED bidezko argiztapen sistemak ezartzeko estrategiak

Autoetan LED bidezko argiztapen sistemak ezartzeko estrategiak

02.10.2015

Imagen Listado Noticia Ibilgailuen diseinu berriek inoiz baino argi gehiago dute; argiak sabaian, atzeko argiztapena duten pantailak, argi keinukariak, argi laburrak eta luzeak, lainotako argiak, biraketa argiak, atzeko argiak, abisu argiak eta argi infragorriak ere bai, gidatze automatikoan laguntzeko. Autoaren barruan, goritasun bonbillen lekua hartu du LED bidezko argiztapenak, batez ere bere tamaina, kostu, efizientzia eta bizitza luzeagatik. Joera hori azkartu egin da LED argietan eta distira handiko LED argietarako LED kontrolerako zirkuituetan egin berri diren aurrerapen teknologikoen ondorioz, eta autoen kanpoko argiak ordeztu dituzte, autoen segurtasuna, fidagarritasuna eta estetika hobetzeko.  Sabaiko goritasun bonbillak eta pantailetako atzeko argiztapena aldatu eta horien ordez hamarkada batzuk iraungo duten LED argiak jartzea erraza da, baina kanpoko argiak aldatzea, berriz, zailagoa zen, argi horiek oso garrantzitsuak direlako eta derrigorrez bete beharreko legeriaren menpe daudelako, eta, beraz, aurrerapen teknologiko garrantzitsuak beharrezkoak ziren bai diodoetan bai kontrol zirkuituetan (eta kasu batzuetan, gainera, legeetan aldaketak egitea ere bai) Kontrol adimentsurako teknika berriek gauza erabat berriak egin ditzakete LED argiekin eta, horri esker, azkar eta erabat aldatzen ari da autoen kanpoko argiztapena.

Jatorri-data: 15.09.2015


Berri bilatzailea