Endesak eta Seatek bigarren erabilera bat emango diete ibilgailu elektrikoen bateriei
Endesak eta Seatek bigarren erabilera bat emango diete ibilgailu elektrikoen bateriei
30.08.2016
SUNBATT laborategi bat da, living lab bat; 15 metro karratuko edukiontzi bat da, non mikrosare bati konektatuta dauden bigarren bizitzako lau bateriaren portaera aztertzen eta monitorizatzen baita. Endesak eta SEATek gidatzen dute azterketa, eta hauek kolaboratzen dute: Universitat Politècnica de Catalunya (UPC), Institut de Recerca en Energia de Catalunya (IREC) eta Centre d’Investigació de Recursos i Consums Energètics (CIRCE). Hiru helburu nagusi dituzte: batetik, bateriek bigarren bizitzan zer portaera duten aztertzea, bigarrenik, lehenengo helburu horren ondorioz, zer erabilera izan dezaketen erakustea, eta, azkenik, haiekin zer negozio-eredu berri sor litezkeen ikustea.
Biharko egunean izan dezaketen erabilerari dagokionez, living lab bera da energia-zerbitzuetan duten bideragarritasunaren froga; izan ere, gaur egun, funtzio aktibo bat betetzen du sare elektriko adimendun batean. Alderdi horri oso lotuta, bigarren bizitzako bateriak energia berriztagarriak metatzeko erabil litezke, bai banaketa-zerbitzuetan —korronte elektrikoa iristen ez den eremu edo lekuetan energia eskura jarriz—, baita etxeetan ere. Erabilera horietatik, logikoa den bezala, negozio-eredu berriak sor daitezke, eta Endesa eta SEAT dagoeneko ari dira horiek aztertzen.
Jatorria: Energética
Jatorri-data: 06.08.2016