Berriak

Atzealdea

Mendebaldeko Europako automobilgintza sektoreak hazten jarraitzen du

Mendebaldeko Europako automobilgintza sektoreak hazten jarraitzen du

26.06.2015

Imagen Listado Noticia Matrikulazioak %7 hazi ziren Mendebaldeko Europan, 1,1 milioi unitatera iritsiz. Bost merkatu handienak hazi ziren. Ustekabekoa izan zen Italiak izan zuen 2 digituko hazkundea (%24ko hazkundea). Erresuma Batuan hazkundea %5 izan zen eta Frantzian %2. Espainiaren hazkundea bestalde, eten egin zen ibilgailuak berritzeko zegoen finantzazio programa agortu egin baitzen –ahal ere, %3ko hazkundeari eutsi zion-. Aldi berean, Alemaniak %6ko hazkundea izan zuen denbora tarte berean. Merkatu txikiek, hala nola, Greziak (+%43), Portugalek (+%22), Irlandak (+%21) eta Suediak (+%11), bi digiturekin hazkunde emaitza onak erakusten dituzte. Urteko lehen lauhilekoan egin diren matrikulazioen batez besteko hazkundea %8 izan da, 4,3 milioira iritsi delarik.

Jatorria: VDA

Jatorri-data: 15.06.2015


Berri bilatzailea