Berriak

Atzealdea

Plastikozko ontzien birziklapenak gora egin zuen 2014an

Plastikozko ontzien birziklapenak gora egin zuen 2014an

27.08.2015

Pasa den urtean  410.845 tona plastikozko ontzi birziklatu ziren Espainian, etxeetan kontsumitutakoetatik. Hau da, 2013an baino %11 gehiago birziklatu zen, eta, 2000ko urtearekin alderatuta, 2014ko datuek birziklapena nabarmen igo dela erakusten dute; izan ere, 1,4 kilo plastikozko ontzi birziklatzetik 8 kilo birziklatzera pasatu da, biztanleko eta urteko.

Etxeko kontsumotik birziklatzen denaren gaineko indizeen igoera horrek  agerian uzten du Espainiako hiritarrak kontzientziatuagoak daudela. Kontzientziazioaren handitze hori ere nabaria da edukiontzi horietan, plastikozko ontziak botatzeko diren edukiontzietan, gero eta material desegoki gutxiago botatzen delako bertara.

Aurrekoari gehitu behar zaizkio ontzi hondakinen sailkapenerako eta tratamendurako dauden 96 plantetan egin diren modernizazio lanak eta hobekuntzak.

Jatorria: Mundoplast

Jatorri-data: 29.07.2015


Berri bilatzailea