% 1,3 haziko da Europako polimeroen merkatua 2015ean
% 1,3 haziko da Europako polimeroen merkatua 2015ean
05.08.2015
AMIk argitaratu berri duen Plastikoen Europako Industriaren Txostenaren arabera, % 1,3 igoko da 2015ean polimeroen merkatua (2014an, % 1 hazi zen). Alabaina, material askoren Europako eskaintza-eskasiak eta prezioen igoera azkarrak arriskuan jar dezakete hazkunde-tasa txiki hori ere.
Testuinguru horretan, asaldura- eta aldaketa-giroan dabil, beste behin ere, Europako plastiko-industria, 2008-2009 epeko atzeraldi handiak eragindako motelalditik eta, ondoren, 2012-2013an eurogunean izandako krisitik irten nahirik. AMIk aurreko txostena argitaratu zuenetik (29013), eskariak apenas gainditu duen 38 milioi tonaren muga; bestalde, 2014an kontsumitutako polimero-kantitatea krisia hasi aurreko azken urtekoa (2007) baino % 10 txikiagoa da oraindik.
Jatorria: Mundoplast
Jatorri-data: 26.07.2015