Atzealdea
% 6,7 hazi zen Europako PPzko konposatuen merkatua 2015ean
% 6,7 hazi zen Europako PPzko konposatuen merkatua 2015ean
15.09.2016
Iaz, Europako PPzko konposatuen eskaerak izan zuen munduko eskualde nagusietan hazkunderik handiena.
Automobilgintzarako, PPzko konposatuek abantaila handiak dituzte piezen arintasunari dagokionez, eta hori gai giltzarria da sektore horrentzat. Aldi berean, PP-kontsumoaren igoerak beste plastiko eta material batzuen kontsumoari eragin dio. Izan ere, AMIren arabera, merkatu-kuota irabazten ari zaie poliamidei, estirenikoei eta metalari.
Bereziki bizkorra izan da PPzko konposatuen eskaera-hazkundea Erdialdeko eta Ekialdeko Europan. Eremu horietan, automobilgintzako eta etxetresna elektrikoen industriak ezarri dira, eta horrek eragin du igoera bizkor hori.
Jatorria: MundoPlast
Jatorri-data: 05.09.2016