Berriak

Atzealdea

Grafenoa eraikuntzara iritsi da, eta hormigoiaren erresistentzia handitu du

Grafenoa eraikuntzara iritsi da, eta hormigoiaren erresistentzia handitu du

03.12.2015

Graphenano Smart Materials-en soluzioak, grafenoari esker, zementuaren kontsumoa % 30 murrizteko aukera ematen du. Graphenstone pinturarekin arrakasta izan eta gero —dagoeneko 80 herrialdetan saltzen du—, hormigoirako eta zementurako grafeno-teknologiadun lehen gehigarria aurkeztu du.

Produktu horrek oso faktore garrantzitsuak hobetzen ditu, hala nola karbonatazioarekiko, kloruroekiko eta sulfatoekiko erresistentzia. Grafeno-gehigarriaren bidez, asko handitzen da hormigoiaren balio-bizitza. Orain, eraikinek 60 urteko balio-bizitza dute. Produktu berri horrekin, beste 30 urte iraun dezakete.

Jatorria: El mundo

Jatorri-data: 22.11.2015


Berri bilatzailea