«GPS europarra» 2017ko urtarrilean jarriko da martxan
«GPS europarra» 2017ko urtarrilean jarriko da martxan
08.12.2016
Europako Espazio Agentziaren satelite bidezko geolokalizazio-sistema berriaren hasierako zerbitzuak, «GPS europar» moduko bat, 2017ko urtarrilaren 1ean jarriko dira martxan. Hala, Galileo —18 satelite ditu orbitan— sistema amerikarrarekin batera erabiltzen hasiko dira. Bi sistema horiek konbinatuta, zehaztasun handiagoa lortuko da, eta batzuetan GPSarekin gertatzen diren estaldura-galerak saihestuko dira.
Espainiako BQ enpresak bi seinale horiek jasotzeko gai den lehenengo mugikor europarra merkaturatu du aurten.
Jatorria: abc.es
Jatorri-data: 23.11.2016