Atzealdea
CounterCraft enpresa hasiberriaren kontraespioitzak milioi bat euro lortu ditu
CounterCraft enpresa hasiberriaren kontraespioitzak milioi bat euro lortu ditu
08.08.2016
CounterCraft kontrainteligentzia-enpresa bat da, zibersegurtasunaren alorrekoa, eta milioi bat euro lortu ditu bere produktu berritzailearen garapena bizkortzeko eta hura nazioartekotzeko, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriotik eta Europako hainbat lider inbertsiogileren eskutik (Adara Ventures, Orza eta Telefónica Open Future, azken horrek enpresa hasiberriak sustatzeko duen Wayra erakundearen bitartez).
CounterCraftek soluzio iraultzaile bat garatu du, iruzur-teknikak eta -tresnak erabiltzen dituena aurkariak hautemateko, aurkitzeko eta manipulatzeko. Kontrainteligentziako kanpainak baliatzen ditu enpresak zibergaizkileen espioitza eta eragiketak hautemateko eta neutralizatzeko.
Jatorria: El Mundo
Jatorri-data: 19.07.2016