Berriak

Atzealdea

Enpresa handien kontsumo elektrikoa %1,8 igo da 2015ean

Enpresa handien kontsumo elektrikoa %1,8 igo da 2015ean

31.01.2016

Enpresa handi eta ertainen kontsumo elektrikoa %1,8 igo da 2015ean, aurreko urtearekin alderatuta. Hori da Red Electricaren Indizearen (IRE) datuek adierazten dutena.

Sektoreka xehakatuta, industrien kontsumoak %2,4 egin zuen gora eta zerbitzuenak, berriz, %1 behera.  Datu horien kalkuluan, egutegiaren osaerak eta tenperaturen bilakaerak dituzten efektuak hartzen dira kontuan.

2014arekin alderatuta, kontsumo elektriko handiena duten bost jardueretatik, metalurgiaren eskaera %0,9 igo zen, industria kimikoa %0,7 jaitsi, metalikoak ez diren beste produktu mineralen fabrikazioak %6,3 igo, elikagaien industria %1,3 igo eta paperaren industria %4,5 jaitsi.

Jatorria: El Economista

Jatorri-data: 20.01.2016


Berri bilatzailea