EIBk 160 milioirekin finantzatuko ditu Gestamp-en ikerketa- eta berrikuntza-lanak
EIBk 160 milioirekin finantzatuko ditu Gestamp-en ikerketa- eta berrikuntza-lanak
23.08.2016
Maileguaren 160 milioi euro horietatik 41,6 milioi euro Espainiara bideratuko ditu konpainiak —guztizkoaren laurdena baino gehiago (% 26)—, helburu honekin: Espainian I+G+Bko inbertsioa BPG nazionalaren % 2 izatea 2020an (% 1,2 da gaur egun).
Enpresak adierazi zuen finantziazio horri esker Europako bere zentroetan lau urteko ikerketa-programa bat jarriko duela martxan, ibilgailuen pisua arintzeko eta segurtasuna hobetzeko osagaiak fabrikatzeko.
Horrez gain, Gestamp-ek adierazi zuen kreditu horrek eragin positiboa izango duela enpleguan, 20 herrialdetan dituen 33.000 langileetatik 1.300ek baino gehiagok lan egiten baitute ikerketa, garapena eta berrikuntzaren arloetan; beraz, Europan enplegua sortzen jarraituko du.
Jatorria: El Economista
Jatorri-data: 13.07.2016