Berriak

Atzealdea

Hidrogeno-biltegiratzea etxeetara iritsi da, eta energia garbiak hedatzen jarraitzen du

Hidrogeno-biltegiratzea etxeetara iritsi da, eta energia garbiak hedatzen jarraitzen du

15.01.2016

Imagen Listado Noticia

Egunero 441 kWh energia sortzeko gai diren panelak ditu etxe bakoitzak, eta egunez aprobetxatzen ez den energia 2.000 Ah-ko bi bateriatan biltegiratzen da. Hurrengo urratsean, soberako energia horren zati bat ur-edukiontzi batean aplikatzen da; hala, haren osagaiak bereizten dira, eta hidrogenoa biltegiratzen da, batez ere gauez erabiltzeko.

Sistemak orduko 2.000 litro hidrogenoraino sor ditzake, eta edukiontziak, berriz, 90.000 litrorainoko ahalmena du. Chiang Mai-n, horrelako etxe baten batez besteko energia-eskaria 200 kWh da, eta bateriak 120 kWh sortzeko gai dira; beraz, gainerako 80 kWh-ak hidrogeno-hornikuntzatik lor daitezke.

Jatorria: Xataka

Jatorri-data: 29.12.2015


Berri bilatzailea