Dubaik 3Dn inprimatutako eraikin bat inauguratuko du 2017an: Etorkizuneko Museoa
Dubaik 3Dn inprimatutako eraikin bat inauguratuko du 2017an: Etorkizuneko Museoa
21.07.2015
Aste honetan, Mohammed bin Rashid Al Maktoum xekeak —Arabiar Emirerri Batuetako lehen ministroak eta Dubaiko gobernadoreak— "Etorkizuneko Museoa"ren planoak aurkeztu zituen. “See the future, create the future” leloa izango du museoak, eta 2017an inauguratuko da.
Publiko orokorrari asmakizun futuristak erakustea du helburu nagusia. Horrez gain, ikertzaileak, diseinatzaileak, asmatzaileak eta inbertitzaileak bildu nahi ditu, etorkizuneko merkatuak probatzeko. Halaber, zientzia eta teknologiari buruzko hitzaldiak emateko zentroa izango da, eta diseinu- eta berrikuntza-lantegiak egingo ditu.
Diseinuari dagokionez, eta izenburuak dioen bezala, 3Dn diseinatuko eta inprimatuko da eraikina, nahiz eta oraindik ez ezagutu 3D makroinprimaketa horren xehetasunak.
Jatorria: Impresoras3d
Jatorri-data: 04.07.2015