Berriak

Atzealdea

Paperezko biosentsore mikrobiano bat diseinatu dute uraren toxikotasuna ebaluatzeko

Paperezko biosentsore mikrobiano bat diseinatu dute uraren toxikotasuna ebaluatzeko

22.04.2016

Poluitzaile toxikoak detektatzea funtsezkoa da uraren kalitatea analizatzean eta kontrolatzean, eta hori beharrezkoa da mundu gero eta urbanizatuago eta industrializatuago batean. Analisi kimikoen teknikak oso baliagarriak dira substantzia jakin batzuk zehazteko, baina mugak dituzte lagin konplexuak analizatzeko orduan, hainbat poluitzaile eduki baititzakete.

Hori dela eta, egokia da biosentsoreak erabiltzea. Haiekin lagin batek elementu biologiko batean —entzimak edo proteinak, adibidez— eragiten duen efektua edo organismo adierazle baten bizi-parametroa neurtzen dira.

 “Gure sentsoreak dakarkien berrikuntza da bakterioak dituzten paper xurgatzailezko matrizeak erabiltzen dituela toxikotasunaren neurketa kolorimetriko bat egiteko”, azaldu du UABko ikerlari Ferran Pujolen, zeinek doktoretza-tesiaren parte gisa egin baitu lan hori.

Jatorri-data: 13.04.2016


Berri bilatzailea