Berriak

Atzealdea

Zelula ametan oinarritutako sendagaien garapena

Zelula ametan oinarritutako sendagaien garapena

11.03.2016

Etorkizun handiko alternatiba da gaur egun tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasun kronikoentzat.

Terapia zelularra gero eta gehiago erabiltzen da gaixotasun batzuei aurre egiteko. Sendagai klasikoek ez bezala —konprimatuak eta kapsulak, adibidez—, sendagai berriek biomaterialik onenak eta zelulak konbinatzen dituzte, substantzia terapeutikoak askatzen dituzten sistemak sortzeko. Aurrerapen handia ekarri du zelula amak erabiltzeak.

Dena den, zelula amen gaitasun guztia erabili ahal izateko, haiek modu egokian garraiatzea eta ezartzea ahalbidetuko duten sistemak diseinatu eta garatu behar dira.

Jatorri-data: 19.02.2016


Berri bilatzailea