Berriak

Atzealdea

Jabetzan izatetik erabiltzera

Jabetzan izatetik erabiltzera

23.08.2016

Egunero erabiliko ez dugun etxe bat oinordetzan hartzea eta egunka alokatzea, auzokoen eskura jartzea sarri erabiliko ez dugun zulagailu bat, autoa partekatzea bidaia baterako edo behin baino jantzi ez dugun soineko bat saltzea. Horiek dira erosketaren ekonomiaren linealtasuna gainditzen duten eta urte batzuk barru zalantzarik gabe panorama birdefinituko duten truke ekonomikoen adibideetako batzuk. Gure artean gelditzeko etorri den joera bati aurre hartuz, Deustuko Unibertsitateak elkarlanaren arteari eskainitako astean —The Art and Co— parte hartu zuen duela aste batzuk, ekonomia berri horren ikaskuntzari eta esperimentazioari buruzko bi jardunaldirekin.

Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza Sozialeko zuzendari Garbiñe Henryren arabera, gai horretan egin beharreko aldaketa nagusia pentsamoldearena da: “Beti hitz egiten dugu gai honetako hiru zutabe hauei buruz: partekatu, fidatu eta elkarlanean aritu. Ez banaiz fidatzen etxea trukatuko dudanarekin, truke hori ez da egingo, jakina”. Enplegua suntsitzen ari den lekuetan enplegua sortzeko erronka ere horrelako ekonomiaren aldeko alderdi bat da. Elkarlaneko ekonomiak “lehen informalak ziren eremuak formalizatzeko eta diru-sarrera horietatik duintasunez bizitzeko” ematen dituen aukerak azaltzen ditu Henryk.

Jatorria: Diario de Noticias

Jatorri-data: 15.07.2016


Berri bilatzailea