Berriak

Atzealdea

DANOBATGROUPek trengintzako soluzioei buruzko webgune berria, railways.danobatgroup.com, aurkeztu du

DANOBATGROUPek trengintzako soluzioei buruzko webgune berria, railways.danobatgroup.com, aurkeztu du

26.08.2015

DANOBATGROUPen trengintzaren dibisioak webgune berri bat iragarri du:railways.danobatgroup.com. DANOBAT GROUP aitzindaria da material gurpildunen osagaiak mantentzeko eta ekoizteko "giltza eskura" soluzioetan, bai eta osagai horiek mekanizatzeko makina indibidualak fabrikatzekoetan ere.  Webgunea DANOBAT eta SORALUCE markako produktu estrategiko, berritzaile eta azken teknologiakoen erakustokia izango da. Adibidez, DANOBAT zuloko tornua erakutsiko da: trenetako gurpilen eta balazta-diskoen mantentze-lanak trenaren ardatza desmuntatu beharrik gabe egiteko gai den makina.

Webgunea optimizatuta dago, erabilgarritasun intuitibo bat lortzeko eta diseinu moderno bat emateko, produktuei buruzko informazioa erraz eta modu egokian eman dezan. Gainera, railways.danobatgroup.com webguneak diseinu moldakorra du; edozein ordenagailu, telefono edo tabletatatik kontsultatu daiteke, bezeroak informazio hori edozein lekutatik eskura izan dezan inolako murrizketarik gabe.

Jatorria: AFM

Jatorri-data: 27.07.2015


Berri bilatzailea