Berriak

Atzealdea

Noiz berritu behar du enpresa batek logotipoa

Noiz berritu behar du enpresa batek logotipoa

24.07.2015

Enpresa bat hainbat faktoreren bidez ezagutu dezakegu:  bere ibilbideagatik, bere zerbitzuarengatik, bere produktuaren kalitatearengatik, eta enpresa zuzentzen duen pertsonarengatik. Edo, baita kanpora ematen duen irudiagatik ere. Logoa da erakunde batek publikoarengana zuzentzeko duen modurik errazena, logoaren bidez ideia azkar eta erraz transmititzen baita. Horregatik, zehazki, saiatzen dira konpainiak kanpora ematen duen irudia zaintzen. Ahalegin horrek, askotan, irudia berritzea eta unean-unean dauden berritasunetara egokitzea eskatzen du. “Pertsonekin gertatzen den gauza bera gertatzen da logotipoekin. Arropaz edo orrazkeraz arduratzen gara, azken finean irudia baita transmititu nahi duguna. Erakundeek gauza bera egiten dute beraien sinboloekin”, azaldu du Elvis Santosek, Shackleton Buzz & Press publizitate agentzia sortzailearen zuzendari nagusiak.

Jatorria: Cinco Días

Jatorri-data: 14.07.2015


Berri bilatzailea