Berriak

Atzealdea

CSICek grafenozko eta molekula magnetikozko hibrido bat sortu du, informazioaren teknologietarako potentzial interesgarria duena

CSICek grafenozko eta molekula magnetikozko hibrido bat sortu du, informazioaren teknologietarako potentzial interesgarria duena

23.12.2015

Aurkikuntzak –Nature Materials aldizkarian argitaratua– bidea zabaltzen du grafenoa informazioaren teknologietan erabiltzeko.

Material berrian, molekula magnetikoak –lau burdina atomoz osatuak daude– grafenozko xafla batean lotuta daude. Aragoiko Materialen Zientziako laborategietan egindako saiakuntzek egiaztatu dute interakzio garrantzitsu bat gertatzen dela bi osagaien artean. "Harrigarriena zera da, grafenoaren presentziak erabat aldatzen duela molekulen magnetismoa. Emaitzek erakusten dute grafenoak, pantaila gisa jokatuz, oso modu eraginkorrean isolatzen dituela spin molekularrak zarata-iturrietatik, hala nola dardarak edo eremu elektromagnetikoak".

Jatorria: Smart Lighting

Jatorri-data: 19.12.2015


Berri bilatzailea