Hotzetan automatikoki konpontzen diren konposatuak sortu dituzte
Hotzetan automatikoki konpontzen diren konposatuak sortu dituzte
22.09.2016
Ikertzaile batzuek prozesu bat jarri dute martxan, hegazkinetan eta sateliteetan gehien erabiltzen diren materialek beren kabuz konpon ditzaten pitzadura txikiak izozte-puntu azpiko tenperaturetan.
Royal Society Open Science aldizkariak argitaratu du lana, eta adierazten du material horiek manipula daitezkeela oso tenperatura baxuetan funtziona dezaten. Birminghameko Unibertsitateak (Erresuma Batua) eta Harbingo Teknologia Institutuak (Txina) zuzentzen dute taldea, eta hark azpimarratu du konponketa- edo ordezkapen-lanak oso konplexuak diren egoeretan —itsasoko turbina eolikoak— edo “ezinezkoak” direnetan —hegazkinetan eta sateliteetan, hegaldian zehar— zuntzekin indartuta erabiltzen diren materialei aplika dakiekeela.
Konposatuak gai dira beren propietateak automatikoki leheneratzeko, konpontzeko premia dutenean. Baldintza onetan, konposatuek erakutsi dute oso eraginkorrak direla automatokiko konpontzeko.
Jatorria: Diario Vasco
Jatorri-data: 12.09.2016