Leihoak eguzki-panel bihurtzen dituzten zelula fotoelektrikoak sortu dituzte
Leihoak eguzki-panel bihurtzen dituzten zelula fotoelektrikoak sortu dituzte
07.07.2015
Sandra Casillas ikertzaileak (La Lagunako Institutu Teknologikoa, ITL, Mexiko) bi tandem-zelula fotoelektriko patentatu ditu. Argi-energiaren metro karratu bakoitzeko zortzi watt biltzeko eta gailu elektronikoak kargatzeko gaitasuna duten eguzki-panel bihurtzen dituzte leihoak zelula horiek. Gainera, gardenak dira, eta alde batetik bestea ikus daiteke.
Bi zelula indibidualen pilaketa monolitikoak dira tandem-zelulak. Espektroan aldi berean xurgatzen duten bi zelula konbinatzen dira, bata bestearen gainean jartzen dira, eta, hala, errendimendu hobea dute zelula indibidualek bereizita baino.
Casillasek, ITLko katedradunak, AlphaGalileok jasotako ikerketa eta garapenari buruzko albiste batean azaldu duenez, bi material konbinatu zituen, gelaxkak sortzeko eta energia biltzean eraginkorragoak izateko. Lehenengo zelula kobrezkoa eta zinkezkoa da, eta bigarrena, seleniozkoa eta teluriozkoa. Bigarren hori eraginkorragoa da, metalen eroapen-ezaugarriengatik.
Berehalakoak dira onurak. Leihoan jarri eta energia erabiltzeko dituzten kobrezko bi hariak konektatu besterik ez da egin behar. Tandem-gelaxkak ohiko zelulak baino % 30 merkeagoak dira, eta Europan bakarrik merkaturatzen dira. Adituak adierazi du metro karratuak 350 pesoko kostua duela (20 €).
Jatorria: Tendencias21
Jatorri-data: 10.06.2015