Berriak

Atzealdea

Mundua goitik behera aldatuko duen 4D inprimaketa ulertzeko gakoak

Mundua goitik behera aldatuko duen 4D inprimaketa ulertzeko gakoak

27.07.2015

Zer da 3D inprimaketa?

3D inprimagailuek nola funtzionatzen duten ulertzeko, imajinatu dezagun erliebea gehitzen zaiola inprimagailu arrunt bati; hau da, ehunka puntu-geruza inprimatzen dituzte plastikoz, bata bestearen gainean, bertikaltasuna emanez diseinuari.

4D inprimaketak ez du zerikusirik denborarekin

Laugarren dimentsioa, fisikan ezagutzen dugun bezala, denbora da, baina horrek ez du zerikusirik 4D inprimaketarekin.

Beste zerbait dago 4D inprimaketaren kontzeptuaren oinarrian: 3Dn inprimatutako materialek aldatzeko duten gaitasuna, estimulu batzuen ondorioz (elektrikoak, tenperaturarenak, eta abar).

Zer lortu den

Oraindik ez dakigu zehatz-mehatz zer egin ahalko den 4D inprimaketarekin eta zer alorretan izango den erabilgarria. Baina, teknologia horrekin egin daitezkeen gauzen adibide harrigarriak daude dagoeneko.

Adibidez, hainbat umetxori inplante batzuk jarri zitzaizkien biriketan, bizia salbatzeko. Inplante horiek handituz joan ziren umeak hazi ahala, eta disolbatu egin ziren behar ez zirenean.

Nora iritsiko gara

4D inprimaketaren aplikazioen berri ematen ari dira. Adibidez, MITeko zientzialariek robot bat sortu dute, mugitzeko programatu diren elementu txikiez osatuta.

Halaber, jakin da AEBko armada esperimentuak egiten ari dela 4D inprimaketarekin. Uniforme batzuk sortu nahi dituzte, inguruaren arabera kolorez aldatuko direnak edo transpirazio-maila erregulatuko dutenak soldaduaren pultsuaren edo giro-tenperaturaren arabera.

Halaber, bakarrik muntatuko diren altzariak 4Dn inprimatzeko aukera ere ikertzen ari dira.

Laura Ortega

Jatorria: Impresoras3d

Jatorri-data: 13.07.2015


Berri bilatzailea