Zientzialariek lehen grafeno supereroalea egin dute
Zientzialariek lehen grafeno supereroalea egin dute
24.09.2015
Kanadako Columbia Britainiarreko Unibertsitateko zientzialari batzuek eta Alemaniako Max Planck Institutuko beste batzuek supereroaletasuna aurkitu zuten litioz estalitako geruza bakarreko grafeno batean, UBCren arabera.
Aurrez, L'Aquilako Unibertsitateko zientzialari italiarren talde batek jada 2012an iragarri zuen grafenoa material supereroale bihur zitekeela. Ordenagailu bidezko simulazioei esker lortu zuten.
Geruza bakarreko grafenoa supereroale bihurtzeko, 5,9 kelvineko tenperatura behar da; hau da, -272,15 gradu Celsius eskalan.
Grafenoa karbono-atomozko orri bakar bat da, baina altzairua baino 200 aldiz gogorragotzat jotzen da, eta oso elektrizitate-eroale ona da. Horren ondorioz, aplikazio ugaritan erabil daiteke nanoelektronikan.
Jatorria: Actualidad
Jatorri-data: 08.09.2015